Jesus Alberdi Adiskide Numerario izendatu du Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 6a, 11:43

Jesus Alberdi Areizaga (Azkoitia, 1949) Adiskide Numerario berri bezala izendatu du Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak gaur, zapatua, Intsausti jauregian. Sarrera ekitaldira dozenaka lagun bertaratu dira. Juan Bautista Mendizabalek gidatu du ekitaldia, eta Alberdik hunkituta jaso du izendapen berria. 

Jesus Alberdi enpresaria da. Patricio Echeverria S.A. eta Danona enpresetako zuzendaritzako ordezkari postua izan zuen hastapenetan. 1977tik 1983ra, berriz, Adegi Gipuzkoako enpresaburuen elkarteko idazkari orokorra izan zen. Urte horretan, ordea, EAEko SPRI taldeko zuzendari kargua hartu zuen. 2005az geroztik kontseilaria da Elkargi Elkarrekiko Garantia Elkartean.

Sarrea ekitaldiaren eta bisita gidatuaren ondoren, adiskideen arteko bazkaria egingo dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide