Reyes Azkoitia: «Galdu egin da frontoira arratsalde-pasa joateko tradizioa»

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 5a, 11:40
Argazkia: Urola Kostako Hitza.

Frontoietan lanean jarduten dutenek sobera ezagutuko dute Reyes Azkoitia (Azkoitia, 1952). Pilotak erabat lotzen du jende asko, eta horietako bat da azkoitiarra. Azken hamarkadetako lana erakusgarri ona da, ordea, pilota ez dela frontoikoa bakarrik erakusteko. Gipuzkoako Hitzak egindako elkarrizketa da honakoa:

 

Azkoitiko Martirieta auzoan jaioa, zazpi anai-arrebaren artean seigarrena eta emakume bakarra. Baserrian hazia zara?

Asko ez nintzen hazi, baina bai.

Heldu, orduan, baserri munduan heldu al zinen?

Bai.

Bertako lanetik bizi zineten?

Ni jaio nintzenean, bai; aita eta ama, bai. Anaiak, gero, haziz joan ziren heinean, tailerretan hasi ziren lanean.

Emakumeak sarri ez dira lotzen baserriko lanarekin. Aurreiritzia al da hori?

Jendeak esaten zidan majo mimatuta biziko nintzela etxean, beste sei mutilekin. Mimatuta? Bai zera! Baserriko lan dena egin behar izan dut nik. 11 urterekin bidali ninduten kalera, esnea banatzera. Goizez, lanera joaten nintzen, eta, arratsaldez, eskolara. Gogorra da hori. Hamar litroko esne marmitarekin ibiltzen nintzen; hartu eta laugarren solairuraino igotzen nintzen.

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Gipuzkoako Hitzaren atarian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide