maxixatzen.eus

Azkoitiko Zezenzale elkarteak Zezen Asteburuaren balorazio 'oso positiboa' egin du

  Besterik  Azkoitia

Joan den asteburuan Zezen Asteburua ospatu zuten herrian hainbat zezenzalek, eta horren harira, gutuna bidali diote Maxixatzeni. Besteak beste, zezenen aitzakian ez dutela inoiz herrian hainbeste jende ikusi azaldu dute, eta Azkoitia zezenzalea izateko lanean jarraituko dutela gaineratu dute. Irakurri gutuna:

 

'Bost mende eta gero, gure txanda iritsi da. Azkoitiak ondo merezitako aitorpena. Herri honek zaletasunagatik, gazte eta helduek gozatu dute zezenez, zaletu talde batek antolatu eta ospatu dugun asteburu zezenzalea tarteko, 500 urte gogora ekarriz.


Udalaren babesari esker, herrian jai giroa eta musika izan dira nagusi.
Larunbatean sokamuturra egin zen eta igandea umeei zuzendutako eguna, zekorren entzierroarekin, gero poniak eta zezen karretoia. Larunbatean, Udal Musika Bandak pasodobleen kontzertua ere eskaini zuen. Hiru egunez zezen munduarekin loturiko margolan eta produktuen erakusketa ere ikusgai egon da.


Eguraldiak lagunduta, jendeak eremu barruan eta kanpoan gozatu zuen. Bi egunetan publikoaren erantzuna sekulakoa izan zen, batik bat, igandean, haur mordoa hurbildu zelako.
Guzti honek erakusten zu zenbateraino dauden nahastuta Azkoitia zezenzalea ez dela esaten dutenak.


Azkoitia zezenzalea da duela 500 urtetatik eta Azkoitiko Zezenzaleak ahalegina egingo dugu horrela jarrai dezan urte askotan.
Gure balorazioa oso positiboa da. Ez dugu sekula hainbeste jende ikusi zezenen bueltan pozik horrelako ekimen batean'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa