2018/11/17 19:30

Emanaldia

'Erlauntza' antzezlana

'Erlauntza' antzezlana
Baztartxo, Azkoitia

Azaroaren 17an, Erlauntza taularatuko da Baztartxon 19:30ean. Sarrerak egunean bertan erosi beharko dira Baztartxoko leihatilan.

Erlauntzaren sinopsia

Txikitako neska lagun talde bat landa etxe batera joan da haietako baten ezkondu aurreko agur festa egitera. Baina urteak ez dira alferrik joaten eta elkarren artean lotura handia badute ere, ezer ez da lehen zena; edo bai. Trapu zikinak, inoiz elkarri esan ez zizkioten gauzak, aitorkizunak, alkohola, drogak eta erlauntza bat. Animalien erreinuan erleak dira hoberen komunikatzen diren izakiak. Eta dirudienez dantza eginez komunikatzen dira…

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide