2zio eta Soma Cult taldeek kontzertua emango dute zapatuan, Zurt tabernan

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 2a, 09:09
Rodriguez, Barroso eta Olaskoaga.

Datorren zapatuan, urriak 6, 2zio eta Soma Cult taldeek kontzertua eskainiko dute, Zurt tabernan. 23:00etan hasiko da rap taldearen emanaldia.

 

2zio taldea Lapurdiko rap taldea da, eta sona handikoa da Euskal Herri mailan. Rap euskaldunarekin girotuko dute Kale Nagusiko taberna. Odei Barroso eta Gorka Rodriguez hasi ziren letrak idazten eta abesten eta 2009. urtean Jo Olaskoaga batu zitzaien taldera, eta DJei lanetan bikoteari musika gehitzen hasi zen. Taldea 2010. urtean sortu zen. 2013an atera zuten lehen diska, Pausuz Pausu izenekoa, eta bigarrena 2015ean atera zuten, Bideak izenpean hamasei kantuz osaturik. Hirugarrena aurten atera dute, Orain eta hemen izenarekin.

Soma Cult taldea, berriz, Azkoitiko, Azpeitiko eta Beasaingo hiru musikarik osatzen dute: Julen Hidalgo azpeitiarrak, Jose Mari Unanue azkoitiarrak eta Joseba Gutierrez beasaindarrak. Soma Cult 2017 urte bukaeran jaio zen, eta 60ko eta 90eko hamarkadadetako doinuak erreferentzia hartuta sortzen dituzte abestiak. Psychodelia, popa eta grungea nahasten dituzte beren lanetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide