Elkarretaratze jendetsua egin dute pentsiodunek

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 1a, 12:34

Gaur, Adinekoen Nazioarteko Eguna, pentsiodun eta erretirodun asko elkartu da pentsio duinen aldeko elkarretaratzean. Azken astelehenetan baino jende gehiagok egin du bat gaurko kontzentrazioarekin.

 

Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteak eta Pentsiodunen taldeak deituta, pentsio duinen aldeko ahotsa zabaltzen jarraitzeko elkarretaratzea egin dute dozenaka lagunek plazan. 12:00etan zuten jarrita hitzordua, eta 200 lagun inguru elkartu dira. Espainiako Gobernuak onartu duen %0,25eko igoera gaitzetsi eta KPIaren neurriko igoera aldarrikatzen jarraitzeko asmoa dute herriko pentsiodunek aurrerantzean ere.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide