Antonio Sudupe elkarrizketatu dute ETB1eko 'Hauxa2' saioan

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 1a, 10:24
Antonio Sudupe, eskuinean, saioko aurkezleekin.

Antonio Sudupe azkoitiarra ETB1eko 'Hauxa2' programan elkarrizketatu zuten, atzo gaueko saioan. Ibilgailu klasikoen inguruan galdegin zioten Suduperi Onintza Enbeita eta Ana Goitia saioko aurkezleek.

 

Antonio Sudupe 'Pio'-k ibilgailu klasikoen topaketa antolatzen du urtero Azkoitian, eta orain Arantzazun (Oñati) antolatu nahi duela aitortu du telebista saioan. Ikusi loturan Eta segi aurrera... izenburupean 'Hauxa2' saioan egindako elkarrizketa, loturan. 09:35 minututik aurrera ikus daiteke Suduperi egindako elkarrizketa. Arantzazun aurkitu ditu azkoitiarrak saioko bi aurkezleak, eta Oñatira jaitsi ditu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide