Aldaketak UK02, UK03 eta UK05 autobus zerbitzuetan

Maxixatzen.eus 2018ko ira. 28a, 09:21

Datorren astelehenean hasita, urriak 1, hainbat aldaketa izango dituzte UK02, UK03 eta UK05 autobus lineek. Errezil-Azkoitia, Azkoitia-Zarautz eta Zestoa-Ermua arteko zerbitzuetan izango dira aldaketak urriko lehen egunetik aurrera.

 

Urriaren 1etik aurrera, UK02 linean, Errezilera Azkoititik 14:40ean irteten den autobusak Azpeitian izango du abiapuntua 14:55ean. Errezildik 09:25ean irteten den zerbitzuak Azpeitiko anbulategi pareko geltokian izango du amaiera. Errezildik Azkoitira 15:05ean irteten den zerbitzua, berriz, bost minutu atzeratuko da. Ordu horretan irteten zen autobusa 15:10ean abiatuko da aurrerantzean.

UK03 linean ere bada aldaketarik. Azkoitia-Zarautz norazkoan, astelehenetik ostiralera, 11:05eko eta 18:05eko autobusak 11:20ean eta 18:20ean abiatuko dira, eta ibilbidea AP-8 autopistaz egingo du.

UK05, Zestoatik Ermuara doan autobusak, aldiz, Altzibar auzoko geltokian egingo du geldialdia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide