Gurean jokatuko dituzte lau eta erdiko Emakume Master Cup-eko finalak

Maxixatzen.eus 2018ko ira. 26a, 11:37
Eneritz Arrieta, iaz Promozio mailan txapela jantzi ondoren.

Gurea pilotalekuan jokatuko dituzte aurten lau eta erdiko Emakume Master Cup txapelketaren finalak. Eneritz Arrieta azkoitiarra Lehen Mailan ariko da, iaz Promozio mailan txapela jantzi ondoren.

 

Emakume Master Cup txapelketaren bigarren edizioa izango da aurtengoa. Urriaren 20an hasiko da txapelketa eta finalerdiak eta finala abenduaren lehen hamabostaldian jokatuko dira. Iaz, Bizkaian antolatu zuten eta aurten Gipuzkoan egitea erabaki dute. Finalak Gurean jokatuko dituzte, eta finalaurrekoak Amezketan izango dira. Hitzordu horien datak zahaztu gabe daude oraindik. Hala ere, bi jaialdiak zuzenean emango ditu ETB1ek.

Aurreko edizioan bezala, bi mailatan banatuko da txapelketa, Lehen Maila eta Promozio maila. Edonork eman dezake izena txapelketan. Nahi duenak lotura honen bitartez eman dezake izena, urriaren 7a bainho lehen

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide