Nekane Mendizabal andramaixetako tabletaren irabazlea

Maxixatzen.eus 2018ko ira. 24a, 10:35

Nekane Mendizabalek irabazi du andramaixetako APPean parte hartu zutenen artean zozketatutako tableta. Azken urteetan bezala, herritarrek aukera izan dute aurten ere festetako egitaraua mugikorrean jaitsi eta poltsikoan izateko.

 

Gainera, egiten diren bizpahiru galderei erantzuten dienen artean tableta bat zozketatzen da. Aurtengoak badu jada jabea. «Bi seme ditut beraz erabili, erabiliko dutela ziur», azaldu du irabazleak. Angel Martin zinegotziak eman zion saria Mendizabali.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide