Ostegun honetako pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2018ko ira. 20a, 12:37
Zurt tabernan eskainiko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

 

Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, irailak 20:

Atraskua: urdaiazpikoa txakarekin eta gilda.

 

Dean: patata tortilla, haragia saltsan eta errusiar entsalada.

Etxe-Aitz: foie marmeladarekin eta udaberriko biribilkia.

Latz: arrain pastela, etxeko kroketa eta patata tortilla.

 

Tta-kun: oilasko hanburgesa eta udaiazpiko egosia atunarekin.

 

Zurt: oilasko hegalak eta errusiar entsalada.

 

Oharra: Gainerako tabernetan ere izango da pintxo-potea, baina ez dute pintxorik jakinarazi.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide