Tabernarien elkarteak bi kontzertu antolatu ditu datozen hilabeteetarako

Maxixatzen.eus 2018ko ira. 19a, 10:43
Gatillazo taldearen kontzertua izango da hiruretan azkena.

Izen handiko bi musika taldek kontzertua emango dute herrian, urria eta azaroa bitartean. Kaotiko, eta Gatillazo taldeak herriko plazan izango dira. Urriaren 27an emango du kontzertua Kaotiko musika taldeak, eta azaroaren 17an Gatillazo musika taldeak eskainiko du bere musika herrian.

 

Kaotiko taldearen aurretik Kobrazulo musika taldeak joko du plazan eta Gatillazoren aurretik, berriz, Korkones taldeak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide