Azkoitiko erretiratuek astebeteko egonaldia egingo dute Levanten

Maxixatzen.eus 2018ko ira. 18a, 18:46
Argazkian, Azkoitiko erretiratuak Elxn.
Azkoitiko 43 erretiratu Levanten (Espainia) dabiltza, astebeteko egonaldiaz gozatzen. Altean (Alacant) hartu dute ostatu, eta zapatura bitartean, inguruko hamaika txoko bisitatuko dituzte: Denia (Alacant), Benidorm (Alacant), Xativa (Valentzia), Gandia (Valentzia), Elx (Alacant) eta La Vila Joiosa (Alacant), besteak beste.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide