Ostiralean hasiko dira 18. Bidaia Tertuliak

Maxixatzen.eus 2018ko ira. 18a, 10:50
Irati Altzibar eta BeƱat Konde hizlariek "Bizitza bidaia" hitzaldia eskainiko dute.
Azkoitiko Bidaiariak taldeak aurkezten duen ekimena da Azkoitiko Bidaia Tertuliak, eta asmoa da bidaietako esperientziak ezagutzera ematea. Datorren ostiralean hasiko dira 18. Bidaia Tertuliak Kultur Etxeko hitzaldi gelan, 19:30ean. Irati Altzibar eta Beñat Konde hizlari elgoibartarrek 'Bizitza bidaia' hitzaldia eskainiko dute.

 

Urtebetez munduan barrena egindako bidaiaren berri emango dute Altzibarrek eta Kondek. Pertsonak adina bidaiatzeko modu daudela erakutsiko dute bi bidaiariek, eta Amerika, Ozeania eta Asiako herri ezberdinetako lagunen bizimoduaren, kulturaren eta errealitatearen berri emango dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide