Añares Rioja ISBk Elkargunean jokatuko du, igandean

Maxixatzen.eus 2018ko ira. 17a, 17:10

Añares Rioja ISBk Azkoitiko Elkargunean jokatuko du, datorren igandean. Euskal Kopako kanporaketari dagokion neurketa Ibaizabalen aurka jokatuko dute Katxi Agirreren neskek. 18:00etan hasiko da partida.

 

Joan den asteburuan Ardoiren aurkako lagunartekoa jokatu dute Iraurgiko neskek, eta 66-59 nagusitu ziren Azpeitiko Kiroldegian jokatutako norgehiagoka.

Juaristi ISB Euskal Kopatik kanpo

Juaristi ISBk Bilbao Basket hartu zuen igandean. Euskal Kopako kanporaketa jokatu zuten Lolo Encinasen mutilek. Bilbotarrak 65-91 nagusitu ziren Azpeitiko Kiroldegian. Lolo Encinas «gustora» gelditu zen taldeak eskainitako mailarekin. Datorren asteburuan Oliten jokatuko du Juaristi ISBk. Maila berekoa den Navarra taldearen aurkako neurketa 18:30ean hasiko da. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide