Pentsio duinen aldeko aldarria gaur ere plazan

Maxixatzen.eus 2018ko ira. 17a, 12:09
Dozenaka pentsiodun elkartu dira gurko elkarretaratzean.

Azkoitiko erretiratuak eta pentsiodunak gaur ere plaza nagusian bildu dira 12:00etan, «pentsio duinak» eskatzeko. Dozenaka herritar bildu da plazan. Gaur ohi baino aurrerago kokatu dira pentsiodunak euren iritzia emateko, plazan eszenatokia baitzegoen. Oporraldiaren ostean, joan den astelehenean hasi zituzten elkarretaratzeak eta «konponbiderik ezean» astelehenero elkartzen jarraitzeko asmoa dutela azaldu dute.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide