Inoizko jairik koloretsuena loratzear

Maxixatzen.eus 2018ko ira. 14a, 12:01
Plaza nagusiko eszenatokia lorez apainduta.

Bihar, zapatua, ospatuko da Herrikoloreak eguna. Herriko kultur eta kirol taldeek herriko kaleak hartuko dituzte euren eguneroko zereginak herritarrei erakusteko. Goizeko 10:00etan hasiko dira lehen ekintzak herrian, eta igande goizaldeko 01:00etan azkenak. Hamazazpi gunetan banatu dute herriko kultur eta kirol taldeen loraldia.

 

Kirol ekintzak, musika emanaldiak, tour gidatuak, tailerrak eta bestelako hamaika ekintza izango dira ikusgai herrian. «Herriko kultur lorategia erakutsiko duen eguna» izatea nahi dute antolatzaileek biharkoa. Taldearen helburuak dira herriko kultur eta kirol taldeen eta banakoen arteko harremanak saretzea, era guztietako afizio eta pasioak partekatzea eta bizitzeko eta gozatzeko modu desberdinak ezagutzera ematea. Guztira 75 ekintza izango dira ikusgai herriko hamazazpi guneetan.

Ikusi Herrikoloreak egunaren egitaraua:

1. GUNEA: PLAZA NAGUSIA

10:30ean, Herrisport, herri-kirolak umeentzat.
12:30ean, harri jasotze eta aizkora erakustaldia, Goenatxo III.a eta Txikia IV.aren eskutik.
13:00etan, Os Gallardos taldearen kontzertua.
14:40ean, Delient taldearen kontzertua.
16:00etan, Irrien Lagunak eta Marea Urdina.
16:30ean, Eskalada taldearen kaleko boulder eskalada txapelketa.
18:00etan, Funkdamental taldearen kontzertua.
19:40ean, Dientes de Luna taldearen kontzertua.
21:20ean, Silence taldearen kontzertua.
23:10ean, Piztiak taldearen kontzertua.
00:50ean, Jotakie taldearen kontzertua.

 

2. GUNEA: ETXEBELTZ

10:30ean, Ali, Ixkurre, Ainhoa Sudupe eta Intza Arakistainen margolan erakusketa.
10:30ean, Beris Txokondoren argazki erakusketa.
11:00etan, Bizilore Eskola Aktiboaren Biodantza.
12:00etan, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolaren kontzertua.
12:45ean, Lizar taldearen kontzertua.
15:00etan, Juan Andres Unanueren kontzertua.
16:00etan, 'Patta'-ren kontzertua.
17:00etan, Rocio Larrañagaren kontzertua.
18:00etan, Passepartout taldearen kontzertua.
19:00etan, Nestor piano jotzailearen kontzertua.
20:00etan, Dunk taldearen kontzertua.
21:00etan, Zizel taldearen kontzertua.
22:00etan, Ane Juradoren kontzertua.
23:00etan, Galiano eta Cape disko jartzaileak.

 

3. GUNEA: PLAZA NAGUSIKO ARKUPEAK

11:00etan, Anaitasuna Kakute taldearen eskutik, xake txapelketa.
12:00etan, AEKren eskutik, Mintzodromoa.

 

4. GUNEA: PLAZA BERRIA

12:00etan, musika bandaren kontzertua.
13:00etan, giza proba, Mendaroko giza proba taldearen eskutik.
14:00etan, herriko eta inguruko artisauen postuak.
14:00etan, sendabelarren tailerra.
15:15ean, Mangaixue Bike BTT martxa.

 

5. GUNEA:ANDRA MARIAREN PARROKIA

11:30ean, Parrokiko Abesbatzaren kontzertua organoarekin.

 

6. GUNEA: BALDA PLAZA

11:00etan, Zubi-Berri Gimnastikaren erritmiko taldearen erakustaldia.
12:00etan, zumba erakustaldia, herriko zumabalariekin.
13:00etan, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolaren dantza emanaldia.                                                                          14:00etan, Soma Cult taldearen kontzertua.
15:30ean, Hartz taldearen kontzertua.
17:10ean, Slaktuis taldearen kontzertua.
18:50ean, Rodeo taldearen kontzertua.
19:30ean, herriko parkour zaleen erakustaldia.
20:30ean, Trini Fox taldearen kontzertua.
22:10ean, K-Baret musikala, Bigoterik Gabea antzerki taldearen eskutik.
00:00etan, Uther taldearen kontzertua.
01:00etan, Baserriko Ollaxkue Labien taldearen kontzertua.

 

7. GUNEA: GOIKOLOSA

10:30ean, Txerloia Tenis Klubak antolatutako tenis erakustaldia.
11:30ean, Emakumea Pilotari taldekideen arteko pilota partidak.
12:30ean, herriko pilotariekin eta kriket jokalariekin Kriket erakustaldia.
17:00etan, Munoaundi eskubaloi taldearen eskutik, eskubaloi partida.

 

8. GUNEA: KONTZEJUPEA

10:30ean, pilota partidak, Oteiza pilota eskolaren eskutik.
11:30ean, pilota partidak, herriko pilotarien eta kriket zaleen eskutik.

 

9. GUNEA: BM AURREALDEA

17:00etan,. Umeentzat ekintzak, Alai Batza eskutik.

10. GUNEA: IKURRINAREN PLAZA

13:00etan, paella lehiaketa herriko elkarte gastronomikoen artean.
15:00etan, saski solidarioa, Iraurgi SBren eskutik.
16:30ean, bingoa, Plaza Ondo Jubilatuen Elkartearen eskutik.

18:00etan, penalti solidarioa, C.D. Anaitasuna eskutik.
18:30ean, Hiru Txirlo bolo erakustaldia, Floreaga Bolo Elkartearen eskutik.

 

11. GUNEA: ELIZ ATARIA

10:00etan, argazki tourra, Ainara Garciarekin.
11:00etan, tour historiko gidatua, Zakel Zaltuk taldearen eskutik.
11:00etan, rally autoen erakustaldia, Errebueltie Eskudeixen eskutik.
12:30ean, Iraurgi Abesbatzaren kantaldia.

 

12. GUNEA: UGARTEIGARAKO IGERILEKUAK

11:00etan, igeriketa erronka azkoitiarren eta azpeitiarren artean, Zubiaurre elkartearen eskutik.

 

13. GUNEA: TORRE ZURI ERAKUSTOKIA

10:00etan, argazki tekniken erakusketa, Jon Andoni Martin Gonzalezen eskutik. (10:00-13:00 / 16:00-19:00)
10:00etan, arte erakusketa, Gorka Larrañagaren eskutik. (10:00-13:00 / 16:00-19:00)
16:30ean, Julian Ruiz, Mikel Cagigal eta Juanan Zendoiaren argazki erakusketa.

 

14. GUNEA: KALE NAGUSIA

13:40ean, bertsoak balkoitik, Erniarraitz Bertsozale Elkartearen eskutik.
16:00etan, sormen tailer irekiak, Garazi sormen tailerraren eskutik.
17:00etan, atletismoa denentzat, Ttipi-Ttapa elkartearen eta Xeye atletismo taldearen eskutik.

 

15. GUNEA: KALEAN

11:00etan, txistulariak, Txalkor txistulari taldearen eskutik.
11:00etan, Street Art Kale Klarion Kolors, Estitxu Lukasen eskutik.
12:00etan, trikitilariak.
14:00etan, bertso poteoa Erniarraitz Bertsozale Elkartearen eskutik.
18:00etan, batukada.

 

16. GUNEA: ORBELA ONDOKO AITA MADINABEITIA PLAZA

22:00etan, Zer da Kultura? bideo emanaldia, Aitor Goenagaren eskutik.

 

17. GUNEA: GAZTANENEA ONDOKO PARKEA

17:00etan, zirkoa familian, Bizilore Eskola Aktiboaren eskutik.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide