Ostegun honetako pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2018ko ira. 13a, 12:50
Atraskua tabernan eskainiko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

 

Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, irailak 13:

Atraskua: txanpinoia eta Errioxako txorizoa.

Dean: patata tortilla, haragi bolak eta urdaiazpikoa foierekin.

Etxe-Aitz: txistorra eta urdaiazpiko kroketak.

Koxka: haragi bolak, txorizoa eta abar.

Latz: arrain pastela, bakailaroaren piper betea eta urdaiazpiko egosiaren eta gaztaren tortilla.

 

Tta-kun: kroketa eta pantumaka.

 

Zurt: txanpinoiak saltsan eta arrautzaren kroketa.

Oharra: Gainerako tabernetan ere izango da pintxo-potea, baina ez dute pintxorik jakinarazi.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide