Abendura arteko zine bonoa eskuragarri Baztartxo Antzokiko film emanaldietarako

Maxixatzen.eus 2018ko ira. 13a, 10:41

Udako etenaldiaren ostean, asteburu honetan hasiko da zine denboraldia eta nahi duenak eskuragarri du abendura arteko zine bonoa. Hamabost eurotan, bost filmetarako sarrerak erosteko aukera ematen du bonoak. Hamar film ikusteko bonoa nahi duenak, berriz, 30 euroren truke salduko den bonoa erosteko aukera ere izango du.

 

Bonoak Baztartxo Antzokian salduko dira. Aurrez erosita dutenek abendu amaiera arteko epea dute kontsumitzeko. Bihar, irailak 14, Mamma mia: una y otra vez filmarekin estreinatuko da denboraldia Baztartxo Antzokian. Guztira bost film emango dituzte irailean zehar.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide