XXXVII. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketan izena emateko epea zabalik

Maxixatzen.eus 2018ko ira. 12a, 17:04

Azkoitiko Kultur Elkarteak eta Udalak elkarlanean XXXVII. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketa abiatu dute. Oinarriak kaleratu dituzte dagoeneko, eta lanak aurkezteko azken eguna urriaren 31 izango da. Epaimahaiak abenduan hartuko du erabakia. Sari banaketa ekitaldia, berriz, otsailean egingo da udaletxean.

 

Lehiaketaren helburua euskara eta literatura indartzea eta goraipatzea da, sortzaileei aukera bat eskainiz. Iaz 29 lan aurkeztu ziren eta epaimahaiaren arabera urtez urte kalitatea gorantz doa. Sarituen artean 600, 400 eta 300 euroko sariak banatuko dira oroigarriarekin batera.

Hauek dira oinarriak:

  • Lehiaketa 18 urtetik gorakoentzat da.
  • Euskaraz idatziriko ipuinak aurkeztu beharko dira, gutxienez lau eta gehienez hamar orrikoak, Orriaren alde batetik eta tarte bikoitzez idatzita aurkeztuko dira.
  • Lanak orijinalak eta inon argitaratu edo saritu gabekoak izan beharko dute.
  • Ipuinak udaletxera bidali beharko dira goitizenarekin izenpetuta eta horrekin batera, goitizen berdina daraman itxitako kartazalean egilearen datu pertsonalak zehaztuko dira.
  • Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 31 da.
  • Lehiaketan parte hartzeak oinarriak onartzea dakar.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide