maxixatzen.eus

Pako Sudupek Telesforo Monzoni buruz kaleratu berri duen liburua aurkeztuko du Bilgunean

  Literatura  Azkoitia

Datorren irailaren 21ean, ostirala, Telesforo Monzon aristokrata abertzalea; EAJtik HBra: bilakaera politiko-kulturala liburuaren aurkezpena izango da Pako Sudupe (Azkoitia, 1959) idazlearen eskutik. Hitzaldia EH Bilduk Trenbidearen Zumardiako 15. zenbakian duen Bilgunean izango da, 19:00etan. Idazleak Telesforo Monzon (Bergara, 1904-1981) aristokrataren biografia kontatzen du liburuan.

 

Txertoa argitaletxearekin kaleratu du Sudupek idatzi duen azken lana. 300 orrialdetik gorako liburua da. Hau da liburuaren sinopsia:

«Telesforo Monzonen biografia mamitsu bezain interesgarria idatzi du Pako Sudupek. Autoreak ez du inola ere hagiografia bat egin nahi izan; aitzitik, kritiko aritu da, zorrotz, sarri orain arte argitaratu gabeko dokumentuak erabilita gainera. Eta ariketa horrek berretsi du Telesforo Monzon gizon handia izan zela, euskal abertzaletasunak eta, oro har, Euskal Herriko politikak XX. mendean izan duten bilakaera ulertzeko pertsona ezinbestekoetako bat. Liburu honek Monzonen jatorri aristokratikoa, EAJrekiko lerrokatze goiztiarra eta Jose Antonio Agirre lehendakariaren gobernuetan jokatu zuen rola, gerra garaian, zein erbestean, jorratzen du. Ondoren, 50garren hamarkadan alderditik urrundu eta 60garrenean ETAko errefuxiatuekin bat egin zuen garaia lantzen du, harik eta, Franco hil ondoren, Herri Batasunako buruzagi karismatiko bihurtu zen arte. Pako Sudupek idatzitako biografi ak, Telesforo Mozonen ibilbidea eta haren garaia ezagutzeko ez ezik, gauden lekura nola iritsi garen ulertzen ere laguntzen du».

Sudupe Euskal Ikasketetan doktorea da. Urte askoan helduen euskalduntze-alfabetatzean aritua, gaur egun administrazioan, euskararen normalizazioan egiten du lan. XX. merdeko euskal kultura ikertzen eta ezagutzera ematen nabarmendu da, bereziki 50eko hamarkadakoa.

2018/09/21 19:00 - 21:00

Bilgunean Azkoitia

Ekitaldi gehiago »»

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa