Arrasateko parte hartzaileak nagusi Azkoitiko VII. Cricket Txapelketan

Maxixatzen.eus 2018ko ira. 10a, 10:23

Azkoitiko VII. Cricket Txapelketa jokatu dute asteburuan, Oteiza pilotalekuetan. 30 parte hartzaile inguru aurkeztu dira txapelketara, eta talde onenaren saria Saeed Chishti eta Moiz Khan izan arrasatearrek lortu dute.

 

Herritarrez gain, Agurain, Arrasate, Eibar, Ordizia, Azpeitia, Zumarraga, eta Urretxu herrietako parte hartzaileak izan dira asteburuan Azkoitian. Talde onenaren saria Arrasateko parte hartzaileek lortu zuten. Bigarren saria, berriz, Irfan Tibi eta Waqar Ali azpeitiarrek lortu zuten. Hirugarren talde onenaren saria herrian gelditu zen. Qadeer eta Shazab Azkoitiko bizilagunek lortu zuten saria.

Sari horiez gain, jaurtitzaile eta jotzaile onenen sariak ere banatu ziren, Oteiza pilotalekuetan. Jotzaile onenaren saria Azpeitiko Waqar Alik lortu zuen. Jaurtitzaile onenaren saria, berriz, Arrasateko Moiz Khanek eskuratu zuen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide