Aleson eta Oñederra bigarren Pyrenees Stage Run mendi lasterketan

Maxixatzen.eus 2018ko ira. 10a, 10:05
Aleson eta Oñederra, helmugan (Argazkiak: Pyrenees Stage Run)

Imanol Aleson eta Ixaka Oñederra mendi lasterkari azkoitiarrek bigarren postua lortu dute Pyrenees Stage Run (PSR) mendi lasterketan. Bikoteka egin beharreko lasterketa irailaren 2an hasi zen, eta joan den zapatuan amaitu zen Andorrako eta Herrialde Katalanetako Pirinioak zapaldu eta gero. Lasterkariek 240 kilometro inguruko ibilbidea egin behar izan dute.

 

Pyrenees Stage Run lasterketa zazpi etapetan banatuta zegoen. Bikote azkoitiarrak zazpi etapetatik bi irabazi dituzte eta bigarren izan dira gainerako bost etapetan. Lasterketa irabazteko lehia estua izan dute Albert Cot eta Marc Serra kataluniarrekin. Etapa guztietako denborak batuta, 33 ordu, 25 minutu eta 16 segundo behar izan dituzte Alesonek eta Oñederrak PSR lasterketa amaitzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide