Iban Garatek ETB1eko 'Egun on Euskadi' saioa aurkeztuko du

Maxixatzen.eus 2018ko ira. 6a, 11:40
Iban Garate.

Azken bi urteak ETB1eko gaueko 'Gaur Egun' albistegiak aurkezten aritu ondoren, 'Egun On Euskadi' goizeko albistegiak aurkezten hasiko da Iban Garate (Azkoitia, 1982), hilabete batzuk barru.

 

Estepan Aldamiz Etxebarriaren lekukoa hartuko du Garatek 'Egun On Euskadi' albistegian. Aurkezle azkoitiarrak eguneko berri nagusien kontakizuna, analisia eta gaurkotasunarekin lotutako elkarrizketak egingo ditu. Halaber, eguraldiaren eta trafikoaren informazioa ere eskainiko du. Halere, oraindik ez da hasiko Garate aurkezle lanetan. Egunotan Agur Etxebeste filma grabatzen dabil azkoitiarra.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide