Gaur hasiko dute ikasturte berria Bizkargi Musika eta Dantza Eskolan

Maxixatzen.eus 2018ko ira. 6a, 09:34
Bizkargi Musika Eskolako ikasleak. (Argazkia: Bizkargi)

Gaur ekingo dio Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak 2018-19 ikasturte berriari. Haurrentzako, helduentzako eta orotariko ikasleentzako eskaintzak eskainiko ditu aurten ere eskolak.

 

Haurrentzako, musika hezkuntza goiztiarra (0-2 urte), ?musika tailerrak (3-6 urte) ?eta dantza tailerrak (4-6 urte) eskainiko dituzte. Helduentzako, berriz, euskal dantzen eta musika tailerren ikastaroa. Gainerakoentzat, musika hizkuntza, harmonia, abesbatza, euskal dantza ikastaroak eskainiko dituzte?.

Instrumentuak jotzen ere irakatsiko dute aurten eskolan. Pianoa, akordeoia, biolina, zeharkako flauta, klarinetea, saxofoia, tronpeta, tronpa, tronboia, tuba, bonbardinoa, perkusioa, gitarra, jazz gitarra, bateria, trikitixa, panderoa eta txistua dira irakatsiko dituzten instrumentuak. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide