Ainara Sarasketak jaso du Hondarribia Berdintasunaren Hiria saria

Argazkiak: Emakunde eta Jaizkibel Konpainia.

Jaizkibel Konpainiak urtero banatzen duen Hondarribia Berdintasunaren Hiria saria jaso zuen herenegun, irailak 1, Ainara Sarasketa azkoitiarrak. Berekin batera omendu zuten Arantxa Vicedok. Biek batera jaso zuten aitortza, Batukada Feminista sortzeagatik.

 

Euskal Herriko Batukada Feministaren sortzaileetako bat da Ainara Sarasketa azkoitiarra, Arantxa Vicedorekin batera, eta aurten IV. Hondarribia Berdintasunaren Hiria Saria jaso dute. Jaizkibel Konpainiak azaldu du hainbat arrazoigatik jaso dutela saria, esaterako, «emakumeen duintasuna eta eskubideak jokoan edo auzitan dauden zenbait gunetan» parte hartu dutelako, «aldarrikapen feminista indartuz eta zabalduz».

2015. urtean sortu zuten Hondarribia Berdintasunaren Hiria Saria, «emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan egin duten pertsonak edo erakundeak» aintzat hartzeko. Konpainiaren helburua da parekidetasunaren alde lan egiten dutenei onarpena egitea eta Alarde Egunean zabaltzen den irudia aldatzea.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide