Hainbat lagunek salatu dute Uharteko emakumearen erailketa matxista

Maxixatzen.eus 2018ko abu. 30a, 18:18
Hainbat lagunek salatu dituzte gaur ere indarkeria matxistak.

Sostenipek deituta, hainbat lagun elkartu dira gaur arratsaldean herriko plazan, azken indarkeria matxista eta emakumeen aurkako erasoak salatzeko. Emakumeak aske eta bizirik lemapean gaitzetsi dituzte beste behin azken erasoak.

 

Izan ere, joan den astelehenean Uharteko 38 urteko emakume bat hil zen Iruñeko ospitalean indarkeria matxistaren ondorioz. Gasteizen, berriz, beste gizon batek eraso egin dio bikotekideari.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide