Ohiko ordutegia izango du liburutegiak, irailetik aurrera

Maxixatzen.eus 2018ko abu. 30a, 17:40
Aizkibel liburutegia.

Irailaren 1etik aurrera, ohiko ordutegian zabalduko dute Aizkibel udal liburutegia. Horrenbestez, goizez eta arratsaldez egongo da irekita liburutegia, 09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara. Bestalde, zapatuetan ere goizez zabalik egongo da, 09:30etik 13:30era.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide