Juli Arregi uztaileko Zakelmariren irabazlea

Maxixatzen.eus 2018ko abu. 24a, 12:12
Juli Arregi txekearekin.

Uztaileko aldizkarian Zakelmari non ezkutatuta zegoen asmatu behar zen: aldizkariaren azalean zegoen ezkutatuta. Maxixatzeneko bazkide guztien artean zozketa egin ondoren, Juli Arregik irabazi du Herrixen Merkatari Elkartearen 50 euroko txekea.

 

Datorren hilean, Ogi Berri okindegiaren zortzi lagunentzako tarta zozkatuko du Maxixatzenek Zakelmari aurkitzen dutenen artean. Bidali erantzuna irailaren 20a baino lehen, Kultur Etxeko postontzira edo maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora.

Oraindik ez al zara Maxixatzeneko bazkide? Bete formularioa eta egin zaiztez bazkide!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide