Andramaixek 2018

Euskal dantzak eta sukaldari txikiak ikusgai, Baserritar egunarekin jarraitzeko

Maxixatzen.eus 2018ko abu. 17a, 21:10

Baserritar egunez, arratsaldean 'Txiki Chef' tailerrak egin dituzte dozenaka haurrek Kontzejupean. Ondoren, Elkargunean, dantzari bikote helduen txapelketa izan da. Bertan zortzi bikotek hartu dute parte eta aretoa goraino bete da. Bigarren saria Azpeitiko Laura Bastida eta Ekain Uzkudun bikoteak irabazi du; sari nagusia, berriz, Larraitz Larrañaga eta Amets Amubieta azpeitiarrek.

19:30ean, Torre Zuri erakustokian, 'Inazio Iriarte XXXVII. Margo Lehiaketa'-ren sari banaketa egingo dute. Guztira 20 partehartzaile izan dira aurtengo edizioan. Hirugarren saria Leticia Gasparrek jaso du —400 euro—. Bigarren saria jaso du Fernando Urteak —600 euro—. Lehen saria Jose Miguel Arrainzek irabazi du —800 euro—. Jakinarazi dutenez, gainera, datorren urtetik aurrera izen berria izango du lehiaketak. Nazioarteko Margo Lehiaketa bezala izendatuko dute aurrerantzean lehiaketa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide