Intxausti parkean moztutako zuhaitzaren inguruko salaketa jarri du Zuhaitzak Bizirik Taldeak

Maxixatzen.eus 2018ko abu. 16a, 15:01

Zuhaitzak Bizirik Taldeak Intxaustiko parkean zuhaitz baten adarrak moztu dituztelako «kexu» azaldu da, eta salaketa jarri dute udaletxean. Taldetik adierazi dutenez, «egoera onean zen pago-lizar bat moztu dute». «Herriko ondarea larri kaltetu da, parkeko paisaia eta itzala desagertu baitira», diote taldetik.

 

«Beharrik gabeko podaketa» egin dutela esan dute Zuhaitzak Bizirik Taldeko kideek. «Podaketa egiteko agindua nork eman duen, zergatik eta zein helbururekin egin den jakin nahi dugu», azaldu dute. Intxaustiko parkean ihartutako zuhaitz bat dagoela esan dute taldetik, baina «larri» dagoen zuhaitza moztu beharrean beste bat moztu dutela salatu dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide