Andramaixek 2018

Pilota partidak, Zubiberriko nesken ikuskizuna eta musika Andra Mari eguneko arratsaldea goxatzeko

Maxixatzen.eus 2018ko abu. 15a, 16:11

Andra Mari egunez, pilota partidak jokatu dira arratsaldean, Gurea pilotalekuan. Lehen partidan, Elordi eta Tolosa nagusitu dira Retegi Bi eta Lasa IV bikotearen aurrean. Bigarren neurketan, aldiz, Irribarriak eta Rezustak Aimar Olaizola eta Imaz gainditu dituzte. 19:00etan, plazan, errepresioaren aurkako elkarretaratzea egin dute dozenaka lagunek. Pilota partidez gain, ordea, Rockbox kaleko musika, Zubiberri Gimnastika Erritmikoko nesken erakustaldia eta Eltziegoko dultzaineroen kalejira ere izan dira. 22:30ean, VIII. Film Laburren Lehiaketa izango da lehenengo. Sari banaketa amaitutakoan, berriz, Passepartout musika talde azkoitiarrak kontzertua eskainiko du, herriko plazan. Txonsagunean, 01:00etatik aurrera, Hartz, Trini Fox eta Holy Txala musika taldeen kontzertuak izango dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide