Jabier Unanuek irabazi du Martitteko Igoera

Maxixatzen.eus 2018ko abu. 11a, 13:43

Jabier Unanue izan da Azkoititik Martitteko plazara iristen lehena. 12 minutu eta 55 segundo behar izan ditu azkoitiarrak 3,7 kilometroko ibilbidea egiten. Bere atzetik, bost segundora, Mikel Zendoia azkoitiarra sartu da. Hirugarrena, berriz, Alberto Astigarraga izan da. 13 minutu eta 28 segundoan egin du igoera. Guztira 33 txirrindularik —denak gizonezkoak— parte hartu dute aurtengo edizioan. Aurten, gainera, parte hartzaile bat gurpil egokituan igo da Martitteko auzoraino.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide