Andramaixek 2018

Gaueko autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu Lurraldebusek andramaixetan

Maxixatzen.eus 2018ko abu. 10a, 11:26

Lurraldebusek gaueko autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu andramaixetan, abuztuaren 14an, 15ean eta 16an. Abuztuaren 18an, Kuadrilla Egunean, UK45G eta UK46G gaueko ohiko zerbitzuak izango dira.

 

Azkoititik Zumaiara bitarteko gaueko autobus zerbitzu berezia izango da abuztuaren 14tik 16ra. 00:40ean, 02:40ean eta 04:40ean Azkoititik Azpeitirako autobusa izango da bakarrik; 01:30ean, 03:30ean eta 05:30ean, berriz, Zumaiara arteko autobusak izango dira. Abuztuaren 14an, gainera, Azkoititik Azpeitirako autobusa izango da 06:40ean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide