Andramaixek 2018

Iritsi dira lehen barrakak herrira

Maxixatzen.eus 2018ko abu. 10a, 10:28

Festa giroa gero eta gertuago da Azkoitian, eta horren adibide dira barrakak. Dagoeneko iritsi dira lehenak Trenbidearen Zumardia kalera, eta datozen orduetan eta egunetan iritsiko dira gainerakoak.

 

Barrakak festetarako martxan izango dira. Haurren barraka eguna ere izango da, nahiz eta oraindik ez duten zehaztu zein egunetan izango den. Barraka jabeek Juin kalean hartuko dute atseden eta bertako bidea itxita egongo da, baimenduentzat izan ezik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide