maxixatzen.eus

Zazpi lan aurkeztu dira VIII. Andramaixetako Laburmetrai Lehiaketara

  Festak  Azkoitia

Andramaixetako VIII. Laburmetrai Lehiaketako lanak datorren asteazkenean, abuztuak 15, aurkeztuko dituzte herriko plazan, 22:30etik aurrera. Hasiera batean zortzi taldek —iaz baino bi talde gehiago—  eman zuten izena, baina zazpi lan aurkeztu dituzte herritarrek. Beraz, iaz baino lan bat gehiago ikusteko aukera izango da andramaixetan.

 

Guztira bi sari banatuko dira. Alde batetik, epaimahaiaren saria —250 euro eta oroigarria—, eta bestetik, ikus-entzuleen saria —150 euro eta oroigarria—. Antolatzaileek erabaki dute aurten film labur batek ezingo dituela bi sariak irabazi. Beraz, bi talde izango dira aurtengo edizioan sarituak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa