Gaur egingo dute andramaixetako plaza dantzen entsegua

Maxixatzen.eus 2018ko abu. 7a, 11:06

Abuztuaren 16an, 19:00etan, andramaixetako plaza dantzak izango dira, eliz atarian. Parte hartu nahi dutenentzako, bihar, asteazkena, entsegua egingo dute Baztartxo Antzokiko Sahatsaren lokalean, 20:00etan.

 

Entsegurako izen-ematea 943 85 71 70 telefonoan egin beharko da. Egunean bertan, emanaldia baino ordu erdi lehenago ere egingo dute entsegua. 18:30ean pausoen errepasoa egingo da eliz atarian bertan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide