Andramaixek 2018

Gaur hasiko dira banatzen andramaixetako egitaraua

Maxixatzen.eus 2018ko abu. 6a, 11:45

Udala gaur hasi da banatzen etxez etxe aurtengo andramaixetako egitaraua, eta datozen egunetan eskura izango dute herritar guztiek udalak banatutako liburuxka.

 

Aurten, Ixabel Jauregik eta Mailu Irizarrek emango die hasiera festei. Txupinazoa bota aurretik, udaletxean omenaldia egingo zaie bi emakumeei. Ekitaldia irekia da, eta herritarrak gonbidatuta daude.

Bost festa egun izango dira aurtengo andramaixetan ere, eta udalak adierazi duenez, «egitarau zabala izango da gozatzeko, elkarte eta taldeen partaidetzari esker». «Usadio diren hitzorduekin batera», kontzertuak, erromeriak, kaleko ikuskizunak, herri-kirolak eta pilota partidak izango dira ikusgai herrian, abuztuaren 14tik 18ra bitartean.

Eszenatokira igoko dira 'Maricahi Sonidos de México', Passepartout, Zea Mays edota Ilargi Beltza taldeak. Kaleak girotzen ibiliko dira, berriz, Rockbox edo Brincadeira Batukada, besteak beste. 

 

Ikusi aurtengo andramaixetako egitaraua, hemen.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide