Andramaixek 2018

Aurkeztu dituzte XXXVII. Inazio Iriarte Margo Lehiaketako oinarriak

Maxixatzen.eus 2018ko abu. 6a, 11:00

Abuztuaren 17an, ostirala, egingo da aurten ere andramaixetako XXXVII. Inazio Iriarte Margo Lehiaketa. Gaia Azkoitia da, eta lehiaketan nahi duten guztiek parte hartu ahalko dute, dimentsio, teknika eta lan kopuruaren mugarik gabe.

 

Lehiaketan parte hartzeko, parte hartzaileek aurrez joan beharko dute Torre Zuri erakustokira, 09:00etatik 10:00etara bitartean zigilatu beharko baitira lanak. Bertan, lanak egiteko beharrezkoa duten materiala banatuko dute. Lanak herrian zehar, aire librean egin beharko dira.

Goizean zehar margotu ostean, 15:00etarako entregatu beharko dira margolanak, Torre Zurin. 19:30ean irekiko da Torre Zuri erakustokia lanak ikusteko, eta ordu berean emango du epaimahaiak erabakia. Guztira 1.800 euro banatuko dira saritutako lanen artean. Margolanak irailaren 11tik aurrera jaso ahalko ditu egileak.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide