Asier Nuñez hirugarren sailkatu da Espainiako Txapelketan

Maxixatzen.eus 2018ko abu. 4a, 13:00
Nuñez, eskuinean.

Hirugarren postua lortu du Asier Nuñez jiu-jitsu kirolari azkoitiarrak Espainiako gazte mailako txapelketan. Txapelketa uztailaren 29an jokatu zen La Nucia (Alacant, Valentzia) herrian. Finalaurrekoa galdu ostean, hirugarren eta laugarren postua lortzeko borrokaldian lortu zuen Nuñezek brontzezko domina.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide