Andramaixek 2018

Datorren astearterako aurkeztu beharko dira film laburrak

Maxixatzen.eus 2018ko abu. 3a, 13:00

Andramaixetako VIII. Laburmetrai Lehiaketako lanak datorren astearterako, abuztuak 7, aurkeztu beharko dira, udaletxeko kultura sailean. Aurten iaz baino bi talde gehiagok —guztira zortzi talde— eman dute izena lehiaketan. Euskara gaitzat hartuta, lanak bukatzear dira talde gehienak.

 

Film laburrak Andra Mari egunean proiektatuko dituzte, 22:30ean, herriko plazan. Guztira bi sari banatuko dira. Alde batetik, epaimahaiaren saria —250 euro eta oroigarria—, eta bestetik, ikus-entzuleen saria —150 euro eta oroigarria—. Antolatzaileek erabaki dute aurten film labur batek ezingo dituela bi sariak irabazi. Beraz, bi talde izango dira aurtengo edizioan sarituak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide