Marea Urdina dokumentala

Maxixatzen.eus 2018ko abu. 3a, 09:19

«Ohore bat da guretzat Marea Urdinaren dokumentala aurkeztea», azaldu dute Marea Urdinetik. 70 igerilaritik gora egin zuten zeharkaldi osoa erreleboka uztailak 7-8 asteburuan, eta ia 400 igerilarik lagundu zieten zeharkaldi popularretan Deban, Zumaian, Zarautzen eta Donostian.

 

«Guzti horren lekuko izatera eta laguntzera milaka jende gerturatu zen Gipuzkoako kostaldera, oinez, kotxez, piraguan, padelean, itsasontzian, hondartzetan. Mila esker guztioi bihotz-bihotzez», adierazi dute euren esker ona erakusteko.

«Zeharkaldiaren grabaketa bi helburu nagusirekin egin dugu. Alde batetik, igeri egin dutenei eta urte osoan zehar laguntza eta babesa eman diguzuen guztioi esker ona adierazteko era bat da. Bestetik, zeharkaldian bizi izan genituen momentu zoragarriak betirako gorde, bertan egon zirenek bergogorazi ditzaten eta ezin izan zutenek egon, guk bizi izan genituen sentipen eta emozioen zatitxo bat biziaraztea», adierazi dute.

Besterik gabe, Marea Urdinarentzat «altxor bat» den bideo-dokumentalarekin disfrutatzeko esan dute. «Marea Urdina denok egin baitugu, Marea Urdina denok baigara».

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide