Andramaixek 2018

Andramaixetako familien eta kuadrilla bazkarietarako izen-ematea astelehenean irekiko da

Maxixatzen.eus 2018ko abu. 2a, 13:04

Datorren astelehenean, abuztuak 6, zabalduko da andramaixetako festetan egiten diren bi bazkarietarako izen ematea. Abuztuaren 16an egiten den familia bazkarirako eta abuztuaren 18an egiten den kuadrilla bazkarirako ireki da izen ematea. Udaleko kultura sailean edota 943 85 71 70 telefono zenbakira deituta eman beharko da izena, abuztuak 10, ostirala, baino lehen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide