Hasi gara abuztuko Maxixatzen aldizkaria banatzen

Maxixatzen.eus 2018ko abu. 3a, 09:13

Gaur hasi gara banatzen abuztuko Maxixatzen. Oraingo alean Igor Zubeldia Realeko futbol jokalari azkoitiarra ekarri dugu azalera.

 

Horrez gain, protagonistak dira Ixabel Jauregi eta Mailu Irizar andramaixetako txupinerak, Maite Arrate poesia idazlea, Herrikoloreak eguna, Kepa Alberdiren ekarpena eta Marea Urdinak orain arte egindako balorazioa azpimarratu ditugu. Gainera, herritarren iritzi artikuluak, argazkiak eta beste hamaika kontu jakiteko aukera izango da ale berriarekin.

Urtean 25 euroren truke, lagunduko al diguzu Maxixatzen proiektua sendotzen? Egin zaitez bazkide!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide