Juaristi da ISBren Zilarrezko LEB ligako taldearen babesle berria

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 30a, 14:00

Iraurgi Saski Baloiak gaur goizean eman du jakitera. Juaristi da Zilarrezko LEB ligako Iraursi SB taldearen babesle eta bidelagun berria. Taldearen izen berria Juaristi ISB izango da datorren denboralditik aurrera.  Iraurgik sare sozialetan honakoa adierazi du: «Mila esker Juaristiri ibilbide berri honetan gure apustua egiteagatik».

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide