Andramaixek 2018

Andramaixetako txirrindulari lasterketen berri eman du Jokin Ormaetxea Txirrindulari Elkarteak

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 30a, 09:55

Jokin Ormaetxea Txirrindulari Elkarteak andramaixetako lasterketen berri eman du. Azkoitiko Udalak eta elkarteak elkarlanean antolatuta, Martitteko Igoera —abuztuak 11— eta gazte mailako txirrindulari lasterketa —abuztuak 14— izango dira aurtengo andramaixen egitarauaren barruan.

 

Abuztuaren 11an, 11:00etan, jokatuko da Martitteko Igoera. Azken urteetan arratsaldez egin bada ere, aurten goizez egitea erabaki du antolakuntzak. Parte hartze irekiko proba izango da, eta doakoa. Izena egunean bertan eman beharko da, plazan, 10:00etatik 10:45era bitartean.

Abuztuaren 14an, Andra Mari bezperan, gazte mailako txirrindulari lasterketa jokatuko da Azkoitian. Euskal Herria Trofeoaren barruko azken proba izango da aurtengoa. 09:00etan abiatuko da lasterketa eliz atari paretik, eta 103 kilometroko proba burutu beharko dute txirrindulariek.

Bidegurutzeak egiteko boluntario bila

Jokin Ormaetxea Txirrindulari Elkarteak «guztien laguntza» eskatu du abuztuaren 14ko proban bidegurutzeak egiteko. «Lasterketa ondo ateratzeko, ezinbestekoa da denon arteko elkarlana», azaldu dute antolatzaileek. «Beste urteetan baino jende gehiago beharko dugu, bestela alferrik ari gara lanean», azpimarratu dute. Era berean, motozaleen laguntza eskatu dute, motoekin bidegurutze asko egitea posible egiten baitzaie. Boluntarioei 07:30erako Plaza Berrira azaltzeko eskatu diete, bertan erakutsi baitute egin beharrekoa zein den.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide