Julen Alberdi 'Txikia IV.a' bosgarren sailkatu da Gipuzkoako Lehen Mailako Aizkora Txapelketan

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 27a, 08:14
Julen Alberdin, lanean. (Argazkia: Ibon Errazu)

Atzo, osteguna, Gipuzkoako Lehen Mailako Aizkora Txapelketako finala jokatu zen, Mendaron. Sei aizkolari lehiatu ziren Mendaroko pilotalekuan. Julen Alberdi 'Txikia IV.a' aizkolari azkoitiarra bosgarren sailkatu zen finalean.

 

54”-ko 4 enbor, 60”-ko 4 enbor eta 72”-ko 2 enbor moztu behar izan zituzten sei aizkolariek. Txapela Ugaitz Mugertzak lortu zuen, 33 minutu eta 13 segundoan amaitu baitzuen lana. Julen Alberdik irabazleak baino bi minutu eta 35 segundo gehiago behar izan zituen proba amaitzeko —35 minutu eta 48 segundo—.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide