Bihar banatuko ditu Herrixenek uztaileko afariak

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 26a, 18:25

Herrixen Dendaixen elkarteak uztaileko afarien sari banaketa egin behar du, bihar, 18:00tan herriko plazan. Bi lagunentzako afari bana eman dute herriko hamabi dendak.

 

 

Honako denda hauek eman dute bi lagunentzako afari bana: Izpi Optikak, Orrazki Ileapaindegiak, Naienak, Aingeru Loradendak, Iturria Parafarmaziak, Grietak, Arrospide Oinetakoak, Munibek, Anduezak, Idurre Osagarriak, Kinttela Estankoak eta Mila Frutategiak. Irabazleek urte amaiera arteko epea dute saria trukatzeko. Ondorengo jatetxeetara joateko izango dute saridunek: Iturri, Joseba, Isidro Erretegia, Orbela, Batzokia, Mikel Uria, Laja eta Errexil.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide