9.000 espediente-kutxa baino gehiago gordetzeko ahalmena izango du Udal artxiboak

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 26a, 09:10
Udal artxiboa. (Argazkia: Udala)

Udaletxeko hirugarren solairuan kokatzen den udal artxiboaren edukiera handitu da. Orain arte, 6.700 espediente-kutxa edo artxibategi gordetzen ziren bertan eta hemendik aurrera, 2.500 kutxa gehiago sartzeko ahalmena izango du.

 

Udalak azaldu duenez, «artxiboko espazio ezari irtenbidea» eman dio. Orain arte, bolumenek 500 metro lineal okupatzen bazituzten, orain 750 metro lineal hartu ahalko dituzte. Hori guztia lortzeko, altzariak aldatu dira tokia optimizatzeko. Oinarri mugikorren gainean instalatu dira apalak eta horrek pasilloek hartzen duten espazioa aprobetxatzea ahalbidetzen du. Dokumentuak eskuratzeko, armairuak biraderekin mugitzen dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide