Mendi-baso irteera gidatua egingo du Zuhaitzak Bizirik taldeak datorren igandean

Maxixatzen.eus 2018ko uzt. 25a, 11:10
(Argazkia: Javier Beristain)

Zuhaitzak Bizirik Natur Sasi Kume taldeak mendi-baso irteera gidatua egingo dute datorren igandean, uztailak 29. Azkoitia eta Samiño bitarteko ibilbidea osatuko dute lau orduren bueltan.

 

Igandean, 09:00etan, Abaraxka Aterpetxetik abiatuko da taldea. Txakurrak eta bestelako maskotak ibilbidean parte hartzera eramateko deia egin dute Zuhaitzak Bizirik taldetik. Mendi irteeran izena emateko, eta informazio gehiago eskuratzeko, 685 735 277 telefono zenbakira deitu beharko da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide